miércoles, 15 de diciembre de 2010

Etxeak eraikitzen 5 urte

ETXE BAT ERAIKITZEN
1. Arkitektoak etxea nola egin behar zen pentsatu zuen.
2. Etxetik beharrezko materiala ekarri genuen: esne ontziak, kartoizko kutxak,...
3. Igeltseroek esneontzi adreiluak bezala eta kola porlana bezala erabiliz etxea eraikitzen hasi ziren.
4. Lehendabizi hormak egin genituen kolarekin,oso sendoak gelditzen ez zirenez, zeloa jarri behar izan genuen.
5. Ondoren kartoizko kutxa teilatu forma emanez moztu genuen eta zelo bitartez hormen gainean jarri genuen.
6. Gero kartoizko lurra jarri genuen.
7. Bukatzeko batzuek kartoia erabiliz, beste batzuek esne ontziz, tximinia jarri zuten eta talde bakoitzak bere erara etxea apaindu zuen.







lunes, 6 de diciembre de 2010

Udazkena 2-3-4-5 urte

Udazkena iritsi zenean Ulia mendira irteratxo bat egin genuen, menditik bueltatxo bat eman, hostoak, ezkurrak eta hurrak bildu genituen ondoren gelan lan polit hauek egiteko.




















viernes, 3 de diciembre de 2010

EUSKARAREN EGUNA

Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan eta ekintza ezberdinak egin ditugu: bertso saioak, filmeak ikusi, eskulanak, irratsaio berezia, euskal hitzik politena idatzi....
Eguna biribiltzeko bizkotxoa sabelean eta goxokia eskuan atera gara ikastolatik.

Euskaraz esparru guztietan aritu gaitezkela ez ahaztu: jolasean, kalean, irakurketan, kantuan.....
Denek adierazi nahi izan dugu guk ere euskaraz egin nahi dugula eta horren aztarna utzi dugu ikastolako sarreran.


Ondo bukatu eguna eta Bizi euskaraz!!!



















Eta euskararen alde era alai batetan egiteko, hemen abesti eder batzuk entzun ditzakegu:

Euskara plazara !!!
Jaso dezagun euskara ...