domingo, 29 de mayo de 2011

BAKEAREN ALDEKO JARDUNALDIA




Ostiralean, arratsaldeko lauetan, ohikoa dugun jaialdiarekin Bakeare aldeko jardunaldiari bukaera eman genion. Urtero bezala sari banaketa, irakurketa laburrak, abestiak eta olatua izan genituen.

martes, 10 de mayo de 2011

MARIAREN ASTEA





Maiatzan sartu gara eta urtero bezala ikastolako zaindaria den Maria oroitu nahi dugu. Aste honetan lehen solairuan jarri dugu, bertara gelaka otoitz egitera joaten gara eta nahi duenak loreak ekartzen dizkio. Beste urtetan bezain polita geratuko dela espero dugu.

viernes, 6 de mayo de 2011

DBH3: organo emanaldia

Beste urteetan bezala, eta Fernandoren eskutik, organo emanaldia izan dugu.
Tresna hau non egoten den eta zein timbre duen badakigu baina ez dugu bere funtzionamendu konplexuaz gauza askorik ezagutzen.

Lehenik saio teorikoa izan dugu eta, aurkezpen baten laguntzaz, organoaren funtzionamendua ikusi ahal izan dugu.







Bigarren saioan ikastolako elizara joan gara eta bertako organoaren hotsa entzun ahal izan dugu. Lehen saioan ikasitakoarekin beste modu batera entzun ditugu tresna erraldoi honen soinuak.