miércoles, 24 de octubre de 2012

Gaur Aita Claret egun handia. Ikastolan ez dugu ikastordurik izan eta horren ordez, eukaristia, pelikula eta jolasak. Claret egun honetan guztiak zoriondu nahi zaituztegu

domingo, 21 de octubre de 2012

Gaur Domund eguna, 11.30tan mundu osoko misioen aldeko ospakizuna egin dugu. Mila esker zuen bizitza besteei laguntzeko ematen duzuen guztiei

viernes, 19 de octubre de 2012


Ipar Potosiko haurrek erabiltzen dituzten ikas-materialak, jaki eta jantziak ezagutzeko, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak erakusketan parte hartu izan dugu. Oso interesgarraia bertakoak nola bizi diren ikasteko.

lunes, 15 de octubre de 2012

Gaur Antonio Mª Clareten jardunaldia hasten dugu. Urriaren 24ean festa nagusia ospatuko dugu, baina bitartean gure zaindaria hobe ezagutzeko aukera izango dugu. Beste alde batetik Ipar Potosiko gure lagunen bizimodua ezagutuko dugu.
Jesusen jarraitzaile on honen adibidea jarraitzeko aukera ez dezagula galdu.

miércoles, 10 de octubre de 2012

URRATS TALDEAK 25 URTE OSPATZEN DITU


1987 urteko uztailean Leitzako baserrian udaleku bat ospatu zen. Hura izan zen Urrats taldearen hasiera. Hogeitabost urte pasa dira eta gaur egun urtean zehar ekintza desberdinak izaten ditugu. Udan Agurain eta Belabartzeko udalekuekin bukatzen dugu ikasturtea. Urte asko dira eta denok elkarrekin ospatu nahi dugu. Larunbata honetan 11.30tan eukaristiarekin hasiko gara, ondoren haurrentzatko jolasak 13.30 arte. Bazkaltzeko orduan urte hauetan gurekin egon diren begiraleak elkartuko gara. Egun ederra igaroko dugula ziur gaude. Anima zaitezte eta parte hartu