domingo, 13 de junio de 2010

viernes, 4 de junio de 2010

IGELAK


Nondik datoz igelak? 3 urteko gelan proiektu hau burutu genuen, Artikutzako erreka batetik igelen arrautzak ekarri zizkiguten. Handik 15 egunetara zapaburuak jaio ziren. Guk oso ondo zaindu genituen, Artikutzako ur garbia eta freskoa ematen genien baita jateko ganbak ere. Handik egun batzuetara zapaburuei atzeko bi hanka atera zitzaizkien, pixka bat aurrerago aurreko hankak eta azkenean isatsa erori zitzaien eta horrela igelak bilakatu ziren. Ondoren Artikutzako errekara itzuli genituen. Mila esker proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi.

jueves, 3 de junio de 2010









Urtero bezala Bake Kanpainaren ekintza bat lehiaketa da. Aurtengo lanak oso politak izan dira eta irabazleak hauek dira:
2. zikloa:
Txapledunak: Ainhoa Lopetegi eta Amaia Queiro
2. saria: Irene Soliño eta Iker Fuentes

3. zikloa
Txapeldunak: Andoni Royo eta Andoni Cortes
2. saria: Nuria Vazquez eta Olaia Villa