martes, 5 de abril de 2011

SOLIDARITZA JAIA

Aurreko larunbatean apirilaren 2an, ikastolan Solidaritza jaialdia ospatu genuen. Bertan ekintza ugari egin ziren helburu batekin. Denon artean Haitin dagoen Cazal herriko ikastetxea berreraiki nahi dugu. Eguna Teok zuzendutako eukaristiarekin hasi genuen.


Eukaristia bukatu eta gero, abesbatzakoek, abestiekin goiza alaitu ziguten



Urratseko begiraleak ez zuten jaia ospatu gabe geratu nahi eta beraiek Haitiren aldeko jaialdi honetan jolas eder batzuk antolatu zituzten.


Hainbeste korri egin eta gero gosetu ginen eta Gurasoen Elkarteko kideek prestatu zuten paella ederra dastatzeko aukera ez genuen galdu


Arratsaldean Urratsekoek eta Procladekoek jolas solidario bat eta tailer batzuk antolatu zituzten


Jolasak bukatu eta gero txokolatada goxoa eta Regee kontzertua. Gorputza mugitzeko aukera paregabea.

Arratsaldea bukatzeko Natalia Padrones-ek bere hitzaldia eskeini zigun. Hilabete bat Haitin egon eta gero bizipen asko dituen kontatzeko, arretaz jarraitu genuen.

Ondoren Parrokiakoekin batera afari solidarioa ospatu genuen eta egun honi bukaera eman genion. Gauerako nekatuak geunden, baina pozik egindako lanari esker Haitin bizi diren haurrak ikastolara joateko aukera izango dutelako.

Jaialdi hau aurrera ateratzeko jende askok parte hartu, bereziki Gurasoen elkartea, Urratseko Begiraleak, Proclade eta ikastolako Fede Hezkuntza saila egindako lana eskertu nahiko genuke.
Baina Inguruko enpresa batzuk ezingo ditu ahaztu eman duten diru laguntza handia izan baita.

Datorren urtean berriro ere bertan iksui nahi ziatuztegu.


Argazki guztiak ikusi nahi badituzu helbide honetara joan:
https://picasaweb.google.com/105479241034837260184/SolidaritzaJaia#