domingo, 30 de diciembre de 2012

Abenduaren 24an Groseko kaleetan zehar Jesusen jaiotza iragarri genuen Olentzeroarekin batera. Bukatzeko ikastolan askari goxoa eta denok pozik etxera.

Zorionak eta urte berri on

jueves, 20 de diciembre de 2012

Bihar Santo Tomas eguna, Gipuzkoako Plazako 38. opostuan DBH 4. mailakoak egongo gara eta Txofre Plazan Urratseko begiraleak. Anima zaitezte eta etorri txorixo ederra dastatzea!

martes, 18 de diciembre de 2012



Argi eta ozen goian kanpaihotsak,
Emaidazu Jesus antzeko ahotsa,
gauza on ederrak zuri eskertzeko,
erratzen naizenean barkamena eskatzeko
pobrearen aienea inoiz ez isiltzeko!

ZORIONAK ETA EGUBERRI ON!
 

lunes, 10 de diciembre de 2012

"Kilo Bat berientzat" Groseko Caritasekin batera, ikastolan janari bilketa egiten ari gara. Abenduaren 20 bitartean; egoskariak, zitu, azukrea, esnea, olioa, kontserba-latak... ekar itzazu. Eguberri hauek desberdinak izan daitezke, elkarbana dezagun!

lunes, 3 de diciembre de 2012

"Apaltasunez bizi, besteek bizitzeko aukera apala izan dezaten", hau da Eguberriko jardunaldiaren aurtengo leloa. Guk nola bizi garen aztertzen aritu gara eta munduan aberastasunen banaketa justuago egon dadin saiatuko gara, hori da gure konpromezua.