Elikadura proiektua lantzerakoan egindako erosketak
lunes, 31 de mayo de 2010
domingo, 30 de mayo de 2010
2010 Bakearen Jaialdia
Beti bezala gure jaialdiarekin bukatu genuen aurtengo Bakearen aldeko jardunaldia. LHko 5. eta 6. mailakoek BARKAMENA zein inportantea den bakea eraikitzeko, antzerki txiki batzuk eskeini zizkiguten. Ondoren lehiaketan aurkeztutako eskulan ederrenak saritu ziren eta Bakearen aldeko olatu erraldoiarekin bukaera eman genion beti bezala.
martes, 25 de mayo de 2010
BAKEAREN ALDEKO XXII.JARDUNALDIA
BAKEAREN ERAIKUNTZAN BARKAMENA OINARRI lelopean aurten ere ospatzen ari gara bakearen aldeko jardunaldiak. Astelehenean hasita ostiral arte ekintza desberdinak prestatu ditugu eta aurten arreta berezia eman nahi diogu Barkamenari. Honengaitik gureak egiten ditugu Mahatma Gandhik eta Martin Luther Kingek esandakoak.

"Ahulak agian ez du inoiz barkatuko. Barkamena indartsuen ezaugarria da".(M.Gandhi)
" Ezin duenak barkatu, ezin du maitatu" (M.Luther King)
jueves, 13 de mayo de 2010
MARIAREN ASTEA
martes, 16 de marzo de 2010
DBH-1 HERRI KIROLAK
jueves, 11 de marzo de 2010
2009-10ko SOLIDARITATE JARDUNALDIA

Aste honetan "Familia giroaren bila herritik kanpo lelopean XXIV.solidaritate jardunaldia ospatzen ari gara. Aurten ERREFUXIATUEN gaia landu dugu. Zoritxarrez, oso gutxi agertzen da gai hori gure gizartean eta, beraz, nahiko ahaztuta dago. Hau dela eta, arrazoia edozein dela ere (politika, erlijioa,...) etxetik ihez egin behar izan duten pertsonen bizimoduetara hurbildu nahi izan dugu. Ihesaldi horren arrazoiak eta ondorioak ezagutu eta neurri txiki batean haien larrupean jarri nahi dugu.
Aurreko urteetan bezala, Hegoaldeko ahotsak entzun ahal izan ditugu, zuzeneko lekukotzaren bidez. pertsona horien bidez, leku jakin bateko oihartzunak iritsi zaizkigu:Sudan. Izan ere, herrialde hori bukaerarik gabeko gerra batetik irten nahian dabil. Irakasle izateko prestakuntza emango duen proiektu batekin kolaboratu nahi dugu, Afrikako herrialde horretan haurrek hezkuntzarako eskubidea izan dezaten.
jueves, 18 de febrero de 2010
Euskararen astea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






