martes, 16 de marzo de 2010

DBH-1 HERRI KIROLAK

Gaur goizean eguraldi ederrarekin Konstituzio plazara joan gara beste ikastolako ikasle batzuekin herri kiroletako jolasak egitera. Oso ondo pasa dugu eta ez baduzue siniste ikusi...









jueves, 11 de marzo de 2010

2009-10ko SOLIDARITATE JARDUNALDIA



Aste honetan "Familia giroaren bila herritik kanpo lelopean XXIV.solidaritate jardunaldia ospatzen ari gara. Aurten ERREFUXIATUEN gaia landu dugu. Zoritxarrez, oso gutxi agertzen da gai hori gure gizartean eta, beraz, nahiko ahaztuta dago. Hau dela eta, arrazoia edozein dela ere (politika, erlijioa,...) etxetik ihez egin behar izan duten pertsonen bizimoduetara hurbildu nahi izan dugu. Ihesaldi horren arrazoiak eta ondorioak ezagutu eta neurri txiki batean haien larrupean jarri nahi dugu.

Aurreko urteetan bezala, Hegoaldeko ahotsak entzun ahal izan ditugu, zuzeneko lekukotzaren bidez. pertsona horien bidez, leku jakin bateko oihartzunak iritsi zaizkigu:Sudan. Izan ere, herrialde hori bukaerarik gabeko gerra batetik irten nahian dabil. Irakasle izateko prestakuntza emango duen proiektu batekin kolaboratu nahi dugu, Afrikako herrialde horretan haurrek hezkuntzarako eskubidea izan dezaten.

jueves, 18 de febrero de 2010

Euskararen astea

Aurten ere euskararen astea ospatu dugu. Aurtengo gaia euskal inauteria izan da.

Denok tiraka, euskararen alde!

Hauek dira euskararen aldeko hostoak.

































Biraka, biraka, jaialdi ederra izan genuen!


























Bertsotan ere ez gara makalak!

martes, 19 de enero de 2010

DANBORRADA 2010

Aurten ere Sarriegiren doinuek ikastola osoa bete dute, guraso askoren aurrean DBH, LH eta HH ikasleak pozik jo ditugu martxa desberdinak giro eder bat sortuaz.






Argazki gehiago http://picasaweb.google.com/mbirteerak/DANBORRADA2010#

jueves, 7 de enero de 2010

DBH-ko gabonetako saioa




Abenduaren 18an DBHko gabonetako saioa ospatu genuen. Hemen egindako saio desberdinen argazki batzuk ikusiko ditugu.

Kaixo