Maiatza Mariaren hilabetea da, ikastolan gure zaindaria asko maite dugu eta loreak ekartzen dizkiogu, benetan pozik dago lore ederrez inguratuta, mila esker.
Gaur goizean eguraldi ederrarekin Konstituzio plazara joan gara beste ikastolako ikasle batzuekin herri kiroletako jolasak egitera. Oso ondo pasa dugu eta ez baduzue siniste ikusi...
Aste honetan "Familia giroaren bila herritik kanpo lelopean XXIV.solidaritate jardunaldia ospatzen ari gara. Aurten ERREFUXIATUEN gaia landu dugu. Zoritxarrez, oso gutxi agertzen da gai hori gure gizartean eta, beraz, nahiko ahaztuta dago. Hau dela eta, arrazoia edozein dela ere (politika, erlijioa,...) etxetik ihez egin behar izan duten pertsonen bizimoduetara hurbildu nahi izan dugu. Ihesaldi horren arrazoiak eta ondorioak ezagutu eta neurri txiki batean haien larrupean jarri nahi dugu.
Aurreko urteetan bezala, Hegoaldeko ahotsak entzun ahal izan ditugu, zuzeneko lekukotzaren bidez. pertsona horien bidez, leku jakin bateko oihartzunak iritsi zaizkigu:Sudan. Izan ere, herrialde hori bukaerarik gabeko gerra batetik irten nahian dabil. Irakasle izateko prestakuntza emango duen proiektu batekin kolaboratu nahi dugu, Afrikako herrialde horretan haurrek hezkuntzarako eskubidea izan dezaten.
Aurten ere Sarriegiren doinuek ikastola osoa bete dute, guraso askoren aurrean DBH, LH eta HH ikasleak pozik jo ditugu martxa desberdinak giro eder bat sortuaz.