miércoles, 5 de octubre de 2011

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ikastolako agenda 21 facebook-en.
 

lunes, 6 de junio de 2011

UNTXIAK IKASTOLAN

Gaur goizean untxiak izan ditugu ikastolan. Oso dibertigarria izan da, jaten eman diegu eta beraiekin jolastu ere. Hasieran beldurrez egon dira baina berehala ohitu dira. Azkenean ukitu eta laztandu egin ditugu. Ikastolako haur asko etorri dira bisitatzera, DBH-ko batzuk ere.


domingo, 5 de junio de 2011

HH2-3-4-5 GOSARI OSASUNTSUA

Aurten ere, gosari osasuntsua egin dugu. Mmmmm! zein gozoa zegoen!




HH2 urte BARATZA

Gure lehenengo haziak landatzen hasi gara eta gelan baratza txiki bat sortu dugu.






domingo, 29 de mayo de 2011

BAKEAREN ALDEKO JARDUNALDIA




Ostiralean, arratsaldeko lauetan, ohikoa dugun jaialdiarekin Bakeare aldeko jardunaldiari bukaera eman genion. Urtero bezala sari banaketa, irakurketa laburrak, abestiak eta olatua izan genituen.

martes, 10 de mayo de 2011

MARIAREN ASTEA





Maiatzan sartu gara eta urtero bezala ikastolako zaindaria den Maria oroitu nahi dugu. Aste honetan lehen solairuan jarri dugu, bertara gelaka otoitz egitera joaten gara eta nahi duenak loreak ekartzen dizkio. Beste urtetan bezain polita geratuko dela espero dugu.

viernes, 6 de mayo de 2011

DBH3: organo emanaldia

Beste urteetan bezala, eta Fernandoren eskutik, organo emanaldia izan dugu.
Tresna hau non egoten den eta zein timbre duen badakigu baina ez dugu bere funtzionamendu konplexuaz gauza askorik ezagutzen.

Lehenik saio teorikoa izan dugu eta, aurkezpen baten laguntzaz, organoaren funtzionamendua ikusi ahal izan dugu.







Bigarren saioan ikastolako elizara joan gara eta bertako organoaren hotsa entzun ahal izan dugu. Lehen saioan ikasitakoarekin beste modu batera entzun ditugu tresna erraldoi honen soinuak.