lunes, 4 de febrero de 2013

Euskararen astean sartu gara erabat. Ekintza ugari euskara alde lan egiteko, baina gure ekintza nagusiena euskaraz hitz egitea. GUK ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

lunes, 21 de enero de 2013

San Sebastian eguna eukaristiarekin hasi genuen. Hunkigarria izan zen Donostiako Martxa elizan entzutea. Ondoren Itsagainekin eta Jesuitasekin batera Katalunian Plazan jo eta udaletxera. Euriak busti gintuen, baina gure alaitasuna eta poztasuna handiagoa izan zen. GORA DONOSTIA!!!


viernes, 18 de enero de 2013

Gaur San Sebastian eguna ospatu dugu Patioan. Guztiok pozik jo ditugu Sarriegiren doinuak, igandeko festa handirako prest gaude! GORA DONOSTIA!, GORA MARIAREN BIHOTZA!

domingo, 30 de diciembre de 2012

Abenduaren 24an Groseko kaleetan zehar Jesusen jaiotza iragarri genuen Olentzeroarekin batera. Bukatzeko ikastolan askari goxoa eta denok pozik etxera.

Zorionak eta urte berri on

jueves, 20 de diciembre de 2012

Bihar Santo Tomas eguna, Gipuzkoako Plazako 38. opostuan DBH 4. mailakoak egongo gara eta Txofre Plazan Urratseko begiraleak. Anima zaitezte eta etorri txorixo ederra dastatzea!

martes, 18 de diciembre de 2012



Argi eta ozen goian kanpaihotsak,
Emaidazu Jesus antzeko ahotsa,
gauza on ederrak zuri eskertzeko,
erratzen naizenean barkamena eskatzeko
pobrearen aienea inoiz ez isiltzeko!

ZORIONAK ETA EGUBERRI ON!
 

lunes, 10 de diciembre de 2012

"Kilo Bat berientzat" Groseko Caritasekin batera, ikastolan janari bilketa egiten ari gara. Abenduaren 20 bitartean; egoskariak, zitu, azukrea, esnea, olioa, kontserba-latak... ekar itzazu. Eguberri hauek desberdinak izan daitezke, elkarbana dezagun!