Nondik datoz igelak? 3 urteko gelan proiektu hau burutu genuen, Artikutzako erreka batetik igelen arrautzak ekarri zizkiguten. Handik 15 egunetara zapaburuak jaio ziren. Guk oso ondo zaindu genituen, Artikutzako ur garbia eta freskoa ematen genien baita jateko ganbak ere. Handik egun batzuetara zapaburuei atzeko bi hanka atera zitzaizkien, pixka bat aurrerago aurreko hankak eta azkenean isatsa erori zitzaien eta horrela igelak bilakatu ziren. Ondoren Artikutzako errekara itzuli genituen. Mila esker proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi.
viernes, 4 de junio de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario