domingo, 6 de marzo de 2011

EUSKAL ASTEA: Euskara gelatik etxera!

Aste honetan zehar ekintza ugari egin ditugu Euskal Inauterien eta Euskal Mitologiaren inguruan:

  • Ikastola apaintzeko lauburuak, bihotzak eta zanpantzarrak margotu dituzte LHko ikasleek eta Euskal Mitologiaren erakusketa osatu dute DBHko ikasleek Denen artean euskararen zuhaitza apaindu dugu hostoetan euskararen aldeko esaldiak idatziz .
  • Antzerkiak ikusi eta antzeztu dituzte LHkoek
  • DBHkoek inauteri maskarak eta kartelak sortu dituzte eta baita pertsonaia mitologikoetan oinarritutako ipuinak eta antzerkiak ere
  • Euskal dantzak ikasi ditugu eta abestiak kantatu ditugu!!
Asteari amaiera emateko jaialdia egin dugu: DBHkoek Herri Kirolen finalak egin dituzte eta ondoren Karaoke saioa izan dute. LHkoek ere primeran pasa dute, zanapantzarrren modura jantzita, Herrri kiroletako finalak jokatuz, bertsoak abestuz eta ikasitako dantzak dantzatuz.

Hurrengo urtean ere hortxe ibiliko gara: euskaraz aurrera eginez!!!

EUSKARA, GELATIK ETXERA!!!!!!!!!


Hona hemen erakusketako muralak !!

DBHkoen Herri kirolen finalak: lokotxak, soka-tira eta esku-pilota



Eta hauek HH eta LHko ikasleen jaialdiko argazkiak. Zein txano politak egin dituzten!!!!!


Dantzan...

Bertsotan..
Kalejiran
Lokotxak

Esku pilota




Soka tira

No hay comentarios:

Publicar un comentario